XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Hego zaurituak
hego zulatuak
bitan zatiturik
zelaira erori dira.

Hegoak
zut!
zabal zabalik
zabaldu dira.

Firenzia-n hildako
uso beltzaren arimak
ene gorputza aurkitu du
nik bere hegoak.

Usoaren hegada hestu eta tinkoaz
hegan noa
hegadarik huts egin gabe
pagoaren adarretan
joan zen udaberrian
egindako habia desegindurik.

Hitza jario
dario
uso beltza izanik
naiz.
Iluntasunean argi bat ikusi dut.